Teknopolis saioa, Europako onena berean

Teknopolis saioa, Europako onena berean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teknopolis-saioa-europako-onena-berean/@@download/image/200910153091Teknopolis_11.JPG
2012/12/13
berria
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso du European Science Foundationen eskutik. 

European Media Awards 2009 sari banaketa Hannover hirian (Alemania) ospatu dute eta bertan izan dira Maider Egües Teknopolis saioko zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, eta Beñat Kortabarria erredaktorea.

Europa mailako hainbat ekoizle, negozio-zuzendari, aholkulari eta kazetari ospetsuk osatutako epaimahaiak Johonson & Johonson popular science TV Award izeneko saria aitortu dio saioari, eta aipamen berezia egin diote Teknopolisek internet erabiltzeko duen moduari.

Elhuyarrek ETBrentzat ekoizten duen programa honek 12 urte daramatza martxan. Aurten,  asteazkenero emango dute ETB3n 21:30ean eta igandero ETB2n 11:00etan  nahiz ETB1en 20:00etan. Bestalde, aurreko denboraldietako programa guztiak eskuragarri daude http://teknopolis.elhuyar.org web gunean.