Team America: World Police (Team America: La policia del mundo / Team America: police du monde) ***

Team America: World Police (Team America: La policia del mundo / Team America: police du monde) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/team-america-world-police-team-america-la-policia-del-mundo--team-america-police-du-monde/@@download/image/48p48-1.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Trey Parker eta Matt Stone. Generoa: akzioa / komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 98 minutu
48.zenbakia
Panpinak dira pelikula honetako protagonista bakarrak. Filma, baina, ez dago haurrei zuzendua. Helduei zuzendua baizik. South Park animaziozko telesail politikoki ez zuzenaren egileen komedia satiriko krudela baita Team America: World Police dibertigarria. Terrorismoaren eta gaizkiaren aurka borrokatzea da Team America taldeko superheroi zintzoen zeregin nagusia. Misio arriskutsu horretan, terroristei babesa ematen dien diktadore ezagun baten azpijokoa agerian utziko dute. Ohi legez, Bush jauna ez da onik irteten. Ez da bakarra, ordea. Barre egiteko film aproposa da, benetan.