Taxi arrosak Mexikon

Taxi arrosak Mexikon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/taxi-arrosak-mexikon/@@download/image/2010925537puebla_mexiko.jpg
2012/12/13
berria
Puebla eskualdean, Mexikon, taxi arrosak jarri dituzte abian: emakumeentzat eta emakume taxilariek gidatuta. Inguru honetan emakumeen kontrako bortizkeria oso handia da eta geltokietara bakarrik iritsitako asko bortxatu egin izan dituzte. Pueblako Unibertsitateko Genero Indarkeriaren Behatokiaren arabera, "hartutako neurria –taxi arrosak– aringarria baino ez da arazoari aurre egiteko, baina behintzat arazoa existitu existitzen dela onartzeko pauso bat da". Taxiak bakarrik ez. Metroan ere, ordu jakin batzuetan, bagoi batzuk emakumeentzat gordetzen dituzte. Neurri eraginkorrak izango ahal dira!