Tarzan Afrikara bueltan

Tarzan Afrikara bueltan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tarzan-afrikara-bueltan/@@download/image/david_yates_1365152481.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Tarzan Afrikara bueltan
Harry Potter azti gaztearen azken lau filmak zuzendu ostean, David Yates zuzendari ingelesak Tarzanen istorioa eraberrituko du. Alexander Skarsgaard izango da Tarzan, gaztetan Afrikako oihanetik Londresera eramango duten gaztea. Ingalaterran hezia izan ostean, Victoria erreginak Kongon gertatzen ari diren arazoak ikertzera joan dadin eskatuko dio, Samuel L. Jacksonek antzeztuko duen soldadu beteranoarekin batera. Eta noski, Jane ere handik ibiliko da, moda-modan dagoen Jessica Chastainen azalean.