Tapoi Fest! hardcore jaialdia egingo dute asteburuan Bergaran

Tapoi Fest! hardcore jaialdia egingo dute asteburuan Bergaran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tapoi-fest-hardcore-jaialdia-egingo-dute-asteburuan-bergaran/@@download/image/20122102951tapoi.jpg
2012/12/13
berria
Tapoi Fest! hardcore jaialdia egingo dute asteburuan Bergaran
Aurtengo Tapoi Fest! jaialdia Bergaran egingo dute gaur hasi eta bihar arte. Euskal Herriko hardcore musika egiten duten talderik garrantzitsuenez gain, kanpoko hainbat talde ere bilduko dira gaztetxean. 22:30etan hasiko dira gaur kontzertuak, eta larunbatean berriz, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerek hiru eta bost euro bitarte balio dute.


Erritmo azkarrak eta mezu zuzenak izango dira entzungai asteburuan. Hamar taldez osatu dute kartela: ostiralean Humilitate, Vitesse, Yaw eta Diskoiraa arituko dira, eta sarrerak 3 euro balio ditu.

Larunbatean, Fly Shit taldeak joko du arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da. Ondoren, gaueko 22:30etan hasita, Necesidad de Luchar, Gargamboing, Keep Digging, Adrenalized eta Jan taldeak izango dira taula gainean. Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke.

Bai gaur, baita bihar ere, dj-ek amaitu dute gaua. Dj Zarata eta 90seg. Dj-ak arduratuko dira gautxoriei azken doinuak jartzeaz.

Humilitate



2008 bukaeran sortutako taldeak beraiek ekoitzitako mini CD bat du kalean, eta Europan zehar ibili dira kontzertuak eskaintzen. Dagoeneko 60tik gora emanaldi eman dituzte.
Myspace


Yaw



Talde donostiarra 2006an sortu zute, eta metal eta hardore estiloak lantzen dituzte. %90 euskaraz kantatzen duten arren, ingelesezko eta gaztelerazko kantuak ere badituzte. Sei urte luze hauetan atzerrian ere aritu dira gazteak.
Myspace

Diskoiraa



Zarauzko taldeak 2007an hasi zuen ibilbidea, 80ko hamarkadako finlandiar hardcore punk taldeen imitazioak eginez. Dagoeneko bi lan dituzte kalean, eta beste hainbat kanta prestaturik
Myspace

Vitesse



Elfo Negro taldearen errautsetaik sortutako hardcore taldeak rock zertzelaz arindutako musika eskainiko du.
Myspace