Tanke lapurrak

Tanke lapurrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tanke-lapurrak/@@download/image/tanke.jpg
2012/12/13
berria
Varsoviako (Polonia) poliziak bi lagun atxilotu ditu sobietarren garaiko lau tanke lapurtu izana leporatuta. Tanke bakoitzak 20 tonatik gorako pisua du. Polizia buruak azaldu duenez, tankeetako hiru aparkaleku batean topatu zituzten. Laugarrena, berriz, kamioitzar baten barruan. Poliziak uste du txatarra gisa saltzeko ebatsi zituztela.