Tania Tank

Tania Tank https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Tania de Sousa
156.zenbakia
Tania Tank
Proposamen ausarta da Tania de Sousarena, izan ere, Euskal Herrikoei erraz baimentzen ez diegun bezala, nazioarteko musikariekin eskuzabalagoak gara popetik rockera doan jolas kontuan. Behintzat niri gertatzen zait. Aurreneko entzunaldian liseritzea kostatu zitzaidan lana izan arren, ondoren etorri direnetan deskubritu ditudan ezaugarriek konbentzitu naute. Dena den, bere talentuak eta ahotsak duten indar, kolore eta ehundurak balio sobera dira bere marka egiteko, femme fatale estereotipoari eutsi beharrean.