Tangram HD

Tangram HD https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua: Testua: Sergio PeÑa @Sergixnet
Plataforma: Android - IOS
156.zenbakia
Tangram HD
Tangram antzinako txinatar puzzlea da. Lauki bat da, Tan izeneko zazpi forma geometrikotan banatzen dena: bost hiruki isozele zuzen (bi txiki, ertain bat eta bi handi), karratu bat eta paralelogramo erronboide bat. Jokoak forma espezifiko batzuk irudikatzeko proposatuko digu, tartean, pertsonak, animaliak, itsasontziak edota zenbakiak, eta gure lana horiek ahalik eta lasterren osatzea izango da. Joko sinplea dirudien arren, guztira 550 figura ditu, eta beraz, ziur garuna estutzera behartuko gaituela