Talka espazio feminista hustu dute!

Talka espazio feminista hustu dute! Arabako Aleak eta Hala Bedi komunikabideek ezagutzera eman dutenez, Talka Espazio feministara bertaratu da Udaltzaingoa; abenduan okupatu zuten Alde Zaharreko espazioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/talka-espazio-feminista-hustu-dute/@@download/image/Talka4-1.jpg
2019/02/21
Arabako Aleak eta Hala Bedi komunikabideek ezagutzera eman dutenez, Talka Espazio feministara bertaratu da Udaltzaingoa; abenduan okupatu zuten Alde Zaharreko espazioa.
Talka espazio feminista hustu dute!

Goizeko 11:00ak aldera hainbat patruila gerturatu dira eta espazioan mugimendurik ez zen momentuaz baliatu dira husteari bide emateko.

Embedded video
Jakinarazi dutenez, bi pertsona atxilotu dituzte: kanpoan babesa helarazten zebilenetako bat, eta Talka barruan zegoen pertsona.
 
Embedded video
Atxilotuez gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte, tartean hustearen jarraipena egiten zebilen Hala Bediko kazetari bat.