Talentu berrien bila
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila dabil Gipuzkoako Foru Aldundia; jakin-mina dutenena, proiektu bat sortu edo garatu nahi dutenena, ikerketaren bidea hasi, kirol-beka bat eskuratu edo talde-proiektu bat garatu nahi duten Gipuzkoako gazteei deialdia luzatu diete.

Izango Zara programa: Gazteak auzolanean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, "Izango Zara" programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako proiektuen arloan dauden beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.
Gutxienez 3 kidek osatutako taldeek parte har dezakete deialdian.
Hona hemen baldintzak:
- 18 urte beteta izatea, eta 2017ko abenduaren 31n, 31 urte bete gabe izatea.
- enpresa edo elkarte bat ez osatzea eta nortasun juridikorik ez izatea.
- Taldeko parte-hartzaileen bi herenek, gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio-auzoa izatea.
Deialdian parte hartzeko, proiektu bat garatu beharko da: interes sozial edota kultural garbia izan behar du Gipuzkoa osoarentzat edo bertako eskualde espezifiko batentzat.
Laguntza, guztira, 27.500,00 eurokoa izango da.
Epea: 2017ko uztailaren 7a
- Gipuzkoangazte: Izangozara-gazteak auzolanean- OINARRIAK