Talde berriak baieztatu dituzte Jazpanan

Uztailan Jazpana Festen izango diren taldeen lehen baieztapenak ezagutu genituen, eta gaur, izen berriak eskaini dituzte jaialdiaren antolatzailek. Hala, aurretik konfirmatutako Atom Rhumba, Cala Vento, El Desvän del macho, Luma, Perlak, Rufus T. Firefly, The Soulbreaker Company eta Kenta taldeekin batera egongo dira:
. Pho-Bo
. Biznaga
. Petti & etxeko uzta
. Nuria Graham
. Niña Coyote eta Chico Tornado
. Unclose
. Aurora & The Betrayers
. Chelis
Jaialdia urriak 27-28 egingo dute, Beasainen, eta doakoa izango da. Jazpanako antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu zein egunetan joko duen talde bakoitzak, baina laster kaleratuko dute jaialdiko kartel definitiboa.