Taking Woodstock

AEBetako gizartearen erradiografia irudimentsu berri bat dakarkigu Ang Lee txinatarrak. The Ice Storm (1997) maisulanean 70eko hamarraldiko gizartearen analisi zorrotza eskaini bazigun, 60ko belaunaldiaren erretratu gazi-geza dakar oraingoan. Woodstock-eko musika jaialdiak beste mundu bat posible zela sinesten zuen belaunaldian izandako eragina nostalgiaz, samurtasunez eta umorez islatzen baitu film berrian. Ez zaizue damuko.