Taekwondoa, Bolivian, genero indarkeriaren aurka

Taekwondoa, Bolivian, genero indarkeriaren aurka 2015ean, Boliviako emakumeen kolektibo bat, herrialdeko eskualde ezberdinetara bidaiatzen hasi zen emakumeei defentsa pertsonala eta autozaintza emozionala erakusteko asmotan. Egun, 20.000 emakume baino gehiagok hartu du parte euren ikastaroetan. Ikasitakoa baliagarria izan zaie harreman toxikoak identifikatzeko eta eraso baten aurrean nola erreakzionatu jakiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/taekwondoa-bolivian-genero-indarkeriaren-aurka/@@download/image/7IPSXGDM4NHVVGKMYEHKLPXZ64.jpg
2022/02/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2015ean, Boliviako emakumeen kolektibo bat, herrialdeko eskualde ezberdinetara bidaiatzen hasi zen emakumeei defentsa pertsonala eta autozaintza emozionala erakusteko asmotan. Egun, 20.000 emakume baino gehiagok hartu du parte euren ikastaroetan. Ikasitakoa baliagarria izan zaie harreman toxikoak identifikatzeko eta eraso baten aurrean nola erreakzionatu jakiteko.
Taekwondoa, Bolivian, genero indarkeriaren aurka

Bolivian bakarrik, 2020an 113 genero hilketa burutu ziren datu ofizialen arabera. 2021ean hildako emakumeak 108 izan ziren, hau da, hiru egunetik behin hilketa bat. Gainera, NBEaren arabera, Boliviako lau emakumetatik hiruk diote eraso baten biktima izan direla.

Zifrak kezkagarriak dira. Hori dela eta, emakume talde batek emakumeak euren burua defendatzeko neurri hartzea erabaki zuen. Kolektiboa Warmi (aimara hizkuntzan emakumea esan nahi da) Power deitzen da eta 2015ean sortua izan zen, taekwondoaren bitartez, emakumeei defentsa pertsonala erakusteko eta ezagutza psikologikoak zabaltzeko. 

El País komunikabideari egindako elkarrizketan argi diote: "Gizarte matxista eta misoginoan bizi gara. Denek bortxatzen gaituztez eta hiltzen gaituzte egunero". Kolektiboaren hastapenetan La Paz hiriko udalaren babesa izan zuten urruneko eskualdeetara defentsa pertsonala erakustera joateko. Urtebetera ordea, udalak laguntzak kendu zizkieten aurrekontua doitu beharraren argumentua emanez. Kolektiboak ez du uste arrazoi zintzoa denik; uste dute, udalaren erabakia, erabaki politikoa izan dela. 

Hala eta gutiz, Warmi Power kolektiboak bere helburuarekin aurrera jarraitzen du herrialdeko emakumeak ahalduntzeko. Honela, eskualdearen eta bertako pertsonen arabera euren metodologia egokitzen joan dira ikastaroak doituz parte hartzaileen adina edota inguruaren arabera.  

Halaber, kolektiboa hiru oinarri mugiezin ditu. Lehena garapen pertsonala da, inteligentzia emozionalaren lotuta doana; bigarrena, harreman kutsakorren prebentzioa da, hauek identifikatzen erakutsiz; eta hirugarrena, defentsa pertsonala da, azken aukera litzatekeena prebentzioak funtzionatzen ez badu
. Orain arte, Warmi Power-ek 20.000 emakume babestu ditu eta horietako erdiak indigenak izan dira.