Tabla de Calorias

Tabla de Calorias https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabla-de-calorias/@@download/image/tabla_de_calori_1382615937.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
145.zenbakia
Uda pasa da, eta ziur behar baino izozki eta azukrez betetako freskagarri gehiengo jan eta edan dituzula. Orain dietatxo bat egitea buruan izango duzu, urtea ondo bukatzeko. Google Play dieta plangintzak egiten dituzten aplikazioz beteta dago, baina Tabla de Calorias aplikazioa interesgarriena iruditzen zait. Besterik gabe, elikagai bakoitzak duen kaloria kopurua zehazten du. Sinpletasun horrek egiten du erakargarri.