Taberna eta jatetxeetako positibo faltsuen gorakada: denon ardura hau gelditzea

Taberna eta jatetxeetako positibo faltsuen gorakada: denon ardura hau gelditzea Azken asteotan taberna eta jatetxe batzuetan egondako pertsonen Covid-19 kasu positibo ugari azaldu diren arren, badira helburu ez oso zintzoekin zabaldu diren beste albiste faltsu batzuk ere: gezurra izanda ere, taberna edota jatetxe konkretu batzuetan positibo batzuk azaldu direla alegia, horien adibide dira Tolosako Ama Taberna eta Xare. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabernetako-positibo-faltsuen-gorakada/@@download/image/Sin título-1.jpg
2020/07/16

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Azken asteotan taberna eta jatetxe batzuetan egondako pertsonen Covid-19 kasu positibo ugari azaldu diren arren, badira helburu ez oso zintzoekin zabaldu diren beste albiste faltsu batzuk ere: gezurra izanda ere, taberna edota jatetxe konkretu batzuetan positibo batzuk azaldu direla alegia, horien adibide dira Tolosako Ama Taberna eta Xare.
Taberna eta jatetxeetako positibo faltsuen gorakada: denon ardura hau gelditzea

Garai zailak bizitzen ari garela nabaria da, ez dezagun beraz zailtasun hori areagotu dezakeen ezer gehitu ekuaziora. Egunotan WhatsApp bidez " X tabernetan kasu positiboak azaldu dira"  mezua jasotzen baduzu, zabaldu baino lehen, egiaztatu eta kontrastatu hori horrela dela, eragin dezakegun kaltea uste duguna baino larriagoa izan baitaiteke. Uste dut ez nagoela ezer berria esaten ari, arduraz jokatu azken finean.

Webguneetan klikak eta bisitak lortzeko lehia bortitz horretan, nabaria da azken urteotan era guztietako amarru iruzurtiak erabiltzen ari direla sarean batik bat. Askotan titularra soilik irakurtzen dugu eta albistea benetako den ala ez kontrastatu gabe geure kontaktuen artean zabaltzen hasten gara. Kontziente al gara desinformazioak eta albiste faltsuek eragin ditzakeen kalteez? Kasu honetan baliteke WhatsApp bidez zabaldu den mezu inozo bat izatea, baina zaila egiten zait pentsatzea -bai oso konspirazio zalea naiz-  atzean negozio jakin hori kaltetzeko helburu gaiztorik ez ote dagoen.

Fake news-aren tsunami horrengatik irentsiak izan baino lehen, aipaturiko Ama Taberna eta Xare-koek honako mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan:

Albiste faltsuen gaineko ikerketa bat irakurri nuen orain aste batzuk, Massachusetts Institute of Technology-k egindakoa. Fake news-ek uste duguna baino eragin larriagoa sortzen dutela ondorioztatzen du, egiazko informazioa baino azkarrago garraiatzen dela eta kasu batzuetan irakurlearen irizpidean ere eragin dezakeela. Galdeketa horretan, %86k aitortzen dute egun albiste faltsu eta egiazko baten artean bereiztea geroz eta zailagoa zailagoa egiten zaiela.

Eremu batean ala bestean, autokritika handia egin behar dugula uste dut. Trumpek etengabe erabili du gezurra, eta gure lana da gezurrak gezurtatzea, informazioa egiaztatzea eta testuinguruan jartzea, eta hori ez dugu behar bezala egin. Hori da ikasbide handienetako bat. Kazetaritzak tinko eta erne egon behar du gezurrak eta fake news-ak erabiltzen dituztenen aurrean, baina uste dut, teknologia berrien erabiltzaile orok egin beharreko lanketa txikia ere badela.  Arduraz jokatu.