Taberna Zarautzen

Aurrera darrai Helena Taberna zuzendari nafarraren El contenido del silencio film berriaren errodajeak. Sekta batean sartzen den neska gazte bat izango du filmak protagonista, eta lehen eszenak Kanariar Uharteetan errodatu ostean, Zarautzen izan da lantaldea. Goya Toledo espainiarra, Juana Acosta kolonbiarra eta Daniel Grao kataluniarrarekin batera izango da filmean iaz Donostiako Zinemaldian hiru lan aurkeztu zituen Joxean Bengoetxea. Hain zuzen, jaialdi horretan aurkeztu nahi du filma irailean Tabernak.