Tabakoa bueltan da modan eta zineman

Tabakoa bueltan da modan eta zineman Sare sozialetan, telesailetan... erretzea modan jarri dute berriro; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabakoa-bueltan-da-modan-eta-zineman/@@download/image/rirismokng.jpg
2018/01/23
berria
Sare sozialetan, telesailetan... erretzea modan jarri dute berriro; zer iruditzen zaizue?
Tabakoa bueltan da modan eta zineman

Beganismoa, bizimodu osasuntsua, detox zukuak eta yoga ez dira modaz pasa, baina haiekin batera, duela urte batzuk pantailetatik eta aldizkarietatik ezabatutako bizio bat bueltatu da; tabakoa. Ez da sekretu bat telesailetako zein zinemako aktore eta pasareletako modelo askok erretzen dutela; orain, publikoki erakusten hasi dira sare sozialetan.

 

Osasun erakundeek ohartarazi dute tabakoaren apologia berri hau arriskutsua izan daitekeela, baina oraingoz, sare sozialetan ez dute erretzen agertzea debekatu. Horrekin batera, ugaritu egin da zineman eta telesailetan tabakoaren presentzia. Thanks for smoking filmean bezala, joera berri honen atzean tabako enpresak ote daude?

 

Bella Hadid, Hailey Baldwin, Kendall Jenner, Cara Delevingne, Zoe Kravitz, Camille Rowe, Suki Waterhouse... geroz eta gehiago dira beldurrik gabe publikoki erretzen duten famatuak. Normak hausteko saiakera edo marketing estrategia?