Tabako paketeak 10,25 dolar NYn

New Yorken tabakoaren prezioa marka guztiak hausten ari da. Hemendik aurrera, zortzi dolar balioko ditu ohiko paketeak, baina, hala ere, 10,25 dolarretan ere izango dute toki batzuetan. Zeharkako zergen igoerak ekarri du tabakoa garestitzea. 1983an, 1,25 dolar balio zituen tabako paketeak New Yorken; 1999an 3,5; 2002an 5,5 eta 2007an, 7 dolar. AEBetan tabakoa debekatzea besterik ez zaie falta, baina ez dute halakorik egingo, ordea. Izan ere, beldur dira debekuak ez ote lituzkeen Al Capone berriak sortuko. Horregatik, eta tabakoaren gaineko zergek diru mordoa ematen dutelako, noski...