Tabako enkanteak

Lilongüe Malauiko hiriburua da eta itzelak dira bertan egunero-egunero enkantean jartzen diren tabako kantitateak. Herrialde osoan lau enkante-planta daude, baina Lilongüekoa da handiena, eta ekaina eta uztaila izaten dira hilabete mugituenak: egunean, goizeko 7:30etatik 10:00ak bitarte, 50.000 bat fardo saltzen dituzte, prezioa hostoen luzeraren, kolorearen eta kalitatearen arabera finkatuta. Malauin bi milioi biztanleri ematen die lana sektoreak, eta atzerritik sartzen den diruaren %70 da. Bezero nagusiak: merkatu asiar eta europarrak.