Sydney hiriak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen du uztailaren hasieratik

Sydney hiriak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen du uztailaren hasieratik Australiako Sydney hiriak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen du uztailaren 1etik, aldaketa klimatikoaren aurka pausu garrantzitsua emanez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sydney-hiriak-100-energia-berriztagarriarekin-funtzionatzen-du-uztailaren-hasieratik/@@download/image/city-3325314_1920-e1593677191651.jpg
2020/07/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Australiako Sydney hiriak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen du uztailaren 1etik, aldaketa klimatikoaren aurka pausu garrantzitsua emanez.
Sydney hiriak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen du uztailaren hasieratik

2019an 60 milioiko akordio bat sinatu zen hiria 2020an eguzkiaren energiarekin eta energia eolikoarekin soilik elikatzeko. Flow Power enpresa izan da energia mota hau eskaintzearen arduraduna Hego Gales Berrian dauden energia eoliko eta eguzki energia eremuen bitartez. Honekin Sydney hiriak urtean 500.000 dolar aurreztuko lituzte urtean eta 20.000 tonatan gutxituko lituzke CO2 isuriak.

Clover Moore alkatearen arabera, energiaren lautik hiru haizetik dator eta laugarren zatia eguzkitik. Hiriko operazio guztiak energia berrizgarri bidez funtzionatuko dute: kaleko argiak, eraikin publikoak eta Sydney-ko udala. Hego Gales Berriko gobernuak eguzki landetxe komunitarioa sortu du 1.000 etxe inguru elikatzeko bertan. Sydney-k eskualde horietatik etorritako energia aprobetxatzen du. 

Energia berriztagarrira igarotzeko erabakia hiriak klima aldaketan duen eragin negatiboa murrizteko gobernuaren planen barruan sartzen da. 2007tik Sydney neutral mantentzen da karbonoari dagokionez eta helburua 2030erako karbono igorpenak murriztea da. Baliteke helburua lehenagotik betetzea energia berriztagarrietara emandako aldaketarekin. 

Sydney-ren bide berdina jarraituta Newcastle hiriak ere energia berriztagarriekin funtzionatzen du 2020 hasieratik. Bi hirietako alkateek espero dute Australiako beste eskualdeek ere euren adibidea jarraitzea etorkizun berdeago baten alde. 

Egun munduko 40 hirik baino gehiagok %100 energia berriztagarriarekin funtzionatzen dute CDP-ren txosten baten arabera. 2018ko ikerketak Burlington, Basilea eta Reykjavik aipatzen ditu. Baita beste 100 hiri ere, non bere elektrizitatearen %70 energia berriztagarrietatik eskuratzen duten.