“Sweet classico soul”

“Sweet classico soul” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sweet-classico-soul/@@download/image/63p14-1.jpg
2006/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Maysa
63.zenbakia
“Sweet classico soul”
Maysa Leak soul abeslaria Steve Wonder-en eskutik ezagutu genuen, eta Incognito taldearekin lortu du heldutasun musikala. Bakarlari modura kaleratu duen bosgarren diskoa da honakoa, eta bertan, gaztetan entzuten zituen soul kantu klasikoen bertsioak egiten ditu. Gure ustez, soul musikak azken bi hamarkadetan izan duen ahots interesgarrienetakoa Maysa Leak-ena da. Incognito taldeko Jean Paul Maunick ekoizlearen eskuetan, edertasun osoa lortzen du ahots horrek. Beste ekoizleen eskuetan, berriz, gehiegizko azukrea duen pastelaren antza hartzen du, gozoegi.