Svastiken aurka borrokan, artearen laguntzaz

Svastiken aurka borrokan, artearen laguntzaz Indarkeriaren aurka, sormena tresna praktikoa da; Alemanian, 'paintback' mugimenduak gorrotoa zabaltzen duten graffitiei buelta bat ematen die. Ikusgarria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/svastiken-aurka-borrokan-artearen-laguntzaz/@@download/image/Ibo_Omari_borrando_tachando_esvasticas_7.jpg
2018/02/15
berria
Indarkeriaren aurka, sormena tresna praktikoa da; Alemanian, 'paintback' mugimenduak gorrotoa zabaltzen duten graffitiei buelta bat ematen die. Ikusgarria!
Svastiken aurka borrokan, artearen laguntzaz

Gorrotoa eta indarkeriarekin akabatzeko, artea. Hori da Die kulturellen Erben GKEaren leloa. Beren helburua oso zehatza da; paintback kanpainaren bidez, kalean margotutako svastika eta antzeko sinboloak irudi dibertigarri, alai eta positiboetan bihurtzea.

 

Zoritxarrez, azken urteetan Alemanian asko ugaritu dira halako ikur naziak. Geroz eta mugimendu handiagoa dago, eta GKEa etengabe dabil lanean, artearen bidez gorrota maitasun bihurtuz. Ibo Omari graffiti egilea da horietako ekintzaile bat; jarraian, Berlingo paretetan egindako eraldaketa harrigarriak topatuko dituzue!