SurfPricer

Behin baino gehiagotan aipatu dugu erosketak online egiteari beldurra galdu behar diogula. Gauzatxo batzuk kontuan hartzea nahikoa da erosketak segurtasun osoz burutzeko. Sareak duen abantaila nagusia produktuen prezioa da, baina preziorik onena lortzeko web orri eta produktu asko aztertu behar dira. Honetarako SurfPrice aplikazioa izan dezakegu lagun, 2.000 salmenta puntu ezberdinetako produktuak konparatzen baititu. Zer erosi nahi dugun idatzi besterik ez dugu egin behar.