Supertramps ***

Supertramps *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/supertramps/@@download/image/47p50-1.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Jose Mari Goenaga eta Iñigo Berasategi. Generoa: komedia. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2004. Iraupena: 70 minutu. 
47.zenbakia
Irusoin eta Dibulitoon zinema ekoiztetxeen elkarlanaren emaitza berria da Supertramps. Hiru dimentsiotako marrazki bizidunetako filma da, eta etxeko txikienei dago zuzendua, bereziki. Gizarteak baztertutako animalia talde baten abenturak kontatzen zaizkigu bertan. Familia aberats baten katemea galdu da, eta Tano katu beltzaren eta haren lagun atseginen auzo txiroan azaldu da. Giza bazterketaren metafora den arren, film entretenigarria da oso. Salaketa soziala eta umorea oreka handiz uztartzeko gai baita. Merezi du, benetan.