Supermanen aurpegi berria

Zack Snyderrek baditu jada Man of Steel filmerako protagonistak. Altzairuzko gizona The Tudors telesailean ezagun egin den Henry Cavill izango da eta Lois Lane kazetariarena Amy Adamsek egingo du. Clark Kenten gurasoen paperean, aldiz, Diane Lane eta Kevin Costner ikusiko ditugu. Azkenik, zurrumurru askoren ostean, baieztatu da, Lex Luthorren ordez, Michael Shannonek (Revolutionary Road, 2008) gorpuztuko duen Zod jenerala izango dela Supermanen aurkaria. 2012ko eguberrietan estreinatuko dute filma.