Superman berria bisexuala izango da argitaratzear den komikian

Superman berria bisexuala izango da argitaratzear den komikian Komikietan lehengoz azaldu zenetik, orain dela 80 urte, Supermanek ia guztia egin du. Behin baino gehiagotan mundua salbatu du. Hil egin da eta berpiztu. Muhammad Ali-ren kolpeak saihestu ditu eta supremazi zurien aurka ere aritu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/superman-berria-bisexuala-izango-da-argitaratzear-den-komikian/@@download/image/7419d7f9c7abc1c2cea5a8330c015720.jpg
2021/10/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Komikietan lehengoz azaldu zenetik, orain dela 80 urte, Supermanek ia guztia egin du. Behin baino gehiagotan mundua salbatu du. Hil egin da eta berpiztu. Muhammad Ali-ren kolpeak saihestu ditu eta supremazi zurien aurka ere aritu da.
Superman berria bisexuala izango da argitaratzear den komikian

Alabaina, komikietan Supermanen iterazio guztiak Lois Lanez maiteminduta dagoela gertatu dira. Ez da horrelako izango Burdinezko Gizonaren komiki serie berrian, harreman queer batean sartuko baita. 
Superman: Son of Kal-El komiki seriearen bosgarren aleak baieztatuko du Superman berria, Jon Kent, Clark Kent eta Lane-en semea bisexuala dela eta Jay Nakamurra kazetariaz maiteminduko dela. 

Jon Kent, komiki serie berrian Superman berria bilakatu da eta lan honek duen pisu izugarria kudeatu beharko du. Nakamura, berriz, betaurrekodun eta ile arrosako, kazetari bat da, lehengo aldiz seriearen hirugarren zenbakian azaldu zena. Kent-entzat aterpe bat da Nakamura Superman izatearen ardura zailegia bilakatzen denetan. Bosgarren zenbakian, datorren hilean argitaratuko dena, Kent kazetariaz maiteminduko da, nolako zura halako ezpala! Tramaren xehetasunak azaroan emango dira ezagutzera, baina Kent eta Nakamura musu bat partekatzen erakusten duten komiki irudiak nahiko esanguratsuak dira. 

Superman berri honen idazlea Tom Taylor da eta aipatu du betiko pertsonaiaren baloreak mantentzen direla, eta garrantzitsuagoa dena, komikiaren zale askoren esperientziak islatzen dituela.
"Supermanen sinboloak beti irudikatu du itxaropena, egia eta justizia. Gaur egun, sinbolo horrek beste zerbait gehiago ere irudikatzen du. Egun, pertsona gehiagok dute aukera superheroi boteretsuan euren burua topatzeko".