Super Street Fighter IV 3D Edition (Nintendo 3DS)

Super Street Fighter IV 3D Edition (Nintendo 3DS) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-street-fighter-iv-3d-edition-nintendo-3ds/@@download/image/2011567555Super_Street_Fighter_IV.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Testuak: Sergio PeÑa (www.larrabetzu.org/sergio)
118.zenbakia
Street Fighter borroka joko bildumako azkena Nintendo 3DS kontsola berrian aurkeztu dute. Nintendo 3DSk eskaintzen dituen aukera guztiak probestu dituzte, hiru dimentsiotako teknologia ederki aplikatu dute jokoan, sankotasunak itxura ederra ematen dio. 35 borrokalari, bonus faseak eta ultrakonbo ikusgarriak ere sartu dituzte, eta wifiarekin lagun artean edo Internet bidez ere joka daiteke.  Nintendo 3DSrako titulu guztietan gomendagarriena.