Super Mario 3D Land (Nintendo 3DS)

Super Mario 3D Land (Nintendo 3DS) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-mario-3d-land-nintendo-3ds/@@download/image/2012134961Super_Mario_3D_Land.jpg
2012/01/04
kritika
Testua: Testuak: Sergio Peña (www.larrabetzu.org/sergio)
125.zenbakia
Hau da Super Marioren lehen abentura hiru dimentsiotan jokatzea ahalbidetzen duen Nintendo kontsola eramangarrirako. Jokalariek benetako esperientzia zirraragarria biziko dute; abiadura eta distantzia sentsazioak antzemango dituzte maila ezberdinetan zehar lasterka dabiltzan bitartean. Askotariko baliabideak ez ezik, hainbat jantzi ere izango ditu Mariok eskura bere abentura gauzatzeko, horien artean zaleek hain gustoko duten Mapatxearena.