“Summermadness aftersun”

“Summermadness aftersun” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/summermadness-aftersun/@@download/image/30p15-1.jpg
2003/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
30.zenbakia
“Summermadness aftersun”
Eskimo kolektiboak musika onaren alde egindako beste apustua dugu honakoa. Udaberriaren beroaldiak hartuta gaudela, uda zoroa igarotzeko gonbitea egiten digute eta eguzkia ezkutatu ondoren hartu beharreko babes krema hau gomendatzen digute. Osagaiak: Roy Ayers, MAW, Kc Flight, Lil Louis, Jephte Guillaume, Kool & The Gang... Finean, 80ko hamarkadako pop doinuen ukitua duen house musika. Udako musika pozoitsuaz babesteko aproposa.