Sukaldean ere euskaraz!

Sukaldean ere euskaraz! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sukaldean-ere-euskaraz/@@download/image/21p40-3.jpg
2012/12/13
berria
Sukaldean ere euskaraz!
Euskal Herriak, inoiz independentzia lortuz gero, berriro bataiatu eta Gastronomia Herria izena jarri beharko liokete. Bai horixe. Dena dela, gastronomian bada oraindik normalizatu gabeko esparru bat: hizkuntza. Zenbat alditan ez ote dugun jatetxeetan menu osoa erdara hutsez idatzita topatzen! Sukaldariek laguntza ederra aurki dezakete interneten, Donostiako Bagera elkartearen gastronomia hiztegiari esker (www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Gastronomia). Bertan, jakiak, tresnak eta pretakuntzarekin lotutako aditzak euskaraz eta gazteleraz jarri dituzte. Errezeta gozoak ere badira bertan. On egin!