Suediarren estrategia, talde immunizazioa

Suediarren estrategia, talde immunizazioa Herrialdean ez dute itxialdirik egin, eta hauek dira bertako emaitzak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suediarren-estrategia-talde-immunizazioa/@@download/image/Suecia-Coronavirus-Enfermedades_infecciosas-Infecciones-Mundo_484463030_150759088_1024x576.jpg
2020/04/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herrialdean ez dute itxialdirik egin, eta hauek dira bertako emaitzak.
Suediarren estrategia, talde immunizazioa

Suedian ere nabaritu dute koronabirusaren eragina. Herrialdean orain arte 2.194 hildako izan dituzte 10 milioi biztanleko. Hildako gehien izan dituen herrialdeen artean 14.ak dira, eta 8.ak per capita. Aldiz, herrialde bizilagunek datu hobeak izan dituzte; Norvegian 201 hildako izan dira, eta Finlandian, 190.

Hala eta guztiz ere, Suediak gauza bat lortu du beste herrialdeek oraindik ez dutena; talde immunizazioa. Horixe adierazi du AEBetan Suediako enbaxadore den Karin Ulrika Olofsdotterrek: "Stockholmeko biztanleen %30 immunitate maila bereganatu dute honezkero". Anders Tegnell epidemiologo suediarrak honakoa gaineratu du: "Suediarren gehiengoak talde immunitatearen efektuak nabarituko ditugu aste gutxitan". 

Posible ote da? Osasunaren Mundu Erakundea ez dago konforme, eta diotenez, zientziak ez du halakorik frogatu. Hain zuzen, oraindik ez dakigu koronabirusa igaro dutenek antigorputzak garatu dituztenik, eta beraz, ezin dugu jakin berriro gaixotu daitezkeen ala ez. Hala eta guztiz ere, suediarren ekonomia ez da hondoratu, eta osasun sistema ez da kolapsatu; bertako biztanleek askatasunez jarraitu dute beren errutinekin, eskolak ez dituzte itxi (unibertsitateak bai) eta tabernek irekita jarraitu dute hainbat segurtasun neurrirekin. Denborak esango du asmatu duten ala ez.