Sudur gorria janzteko aukera

Sudur gorria janzteko aukera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sudur-gorria-janzteko-aukera/@@download/image/201144706arrigorriaga_klown.jpg
2012/12/13
berria
Sudur gorria janzteko aukera
Maiatzaren 5etik 8ra bitartean nazioarteko clown eta pailazo jaialdia ospatuko da Arrigorriagan. XVI. edizioa du aurten jaialdi honek eta 20 talderen partaidetza espero da zirku, antzerki eta pailazo ekitaldien artean. Ikastaroa eta hitzaldia ere izango ditu aurtengoak. 

Lau talde behintzat badira ikuskizuna euskaraz emango dutenak, atzerriko lau talde ere izango dira parte hartzaileen artean, eta aurkezten diren lanetatik bost lehen aldiz ikusi ahal dira euskal herrian.
Ikastaroa astebete lehenago eskainiko da, apirilaren 29tik maiatzaren 1a bitartean, eta Johnny Melville eskoziarra izango da irakasle. Edinburgoko Royal High Schoolean ikasi zuen artista honek 30 urte daramatza munduko hainbat herrialdeetan mimoaren bidez ikusleen irribarreak biltzen, eta Aikido, Tai Chi edo 'Tximuaren mugimendua' bezalako teknikak eskainiko ditu profesionak nahiz hasiberrientzat. 'Performance dinamics' du izenburutzat ikastaroak, 120 euro balio ditu, eta inscripciones@aireaire.com helbidearen bidez lortu ahal da informazio gehiago.
Jaialdiari ekin aurretik hitzaldia ere izango dute Arrigorriagan. Ivan Prado izango da hizlaria. 'Payasos en rebeldía' taldeko kide eta Galiziako Festiclown-aren zuzendari dugu berau. Iaz Ramallah inguruan clown jaialdi bat antolatzen ari zela herrialdetik kanporatua izan zen Israelgo Gobernuaren aginduz, eta esperientzia horri buruz arituko da hitzaldian.
Izango da, bada, zer entzun, ikusi eta ikasia Bizkaiko herrian.