Sud Express ***

Eguneroko gauza txikien gainean eraikitako istorio hunkigarria da Sud Express. Sei kontakizun harilkatu dituzte zuzendariek, Lisboatik Parisera doan trena aitzakia hartuta: pertsonaietako batzuk trenean bidaiatuko dira, eta beste batzuek, berriz, hura pasatzen ikusiko dute. Hala ere, guzti-guztiek badute zer kontatua: etorkin afrikarren gorabeherak, maitasun hautsiak
Egungo Europaren ifrentzua erakusten du filmak, eta ez ahaztu, trenaren ibilbidearen erdi-erdian Euskal Herria dagoela. Horregatik euskara ere entzuten da pelikulan. Dokumental itxurako fikzio gizatiar honetan protagonisten sentimenduak biluzi egiten dizkigute Chema de la Peñak eta Gabriel Velazquezek. Pelikula txiki baina ederra da. Ez ezazue tren hau pasatzen utzi, arren. Damutuko zaizue eta!