“Sucker” *****

“Sucker” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sucker/@@download/image/harlan_t_bobo_sucker.jpg
2010/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Harlan T Bobo
110.zenbakia
“Sucker” *****
Viva L'American Death Ray Music taldeko baxu jotzailearen azken lana iritsi da gurera, eta ezustea eskertzekoa izan da. Memphiseko musikaria, instrumentista ez ezik, arotza eta pailazoa ere bada, maitemindu egin zaigu emakume frantziar batekin eta amodiozko istorio ezti horren emaitza da lan hau. Hortaz, bizipoza zabaltzen duen grabazioa, eta ezbairik gabe aurten entzun ahal izango dugun rock'n'roll disko interesgarrienetarikoa –nirekin bat datoz, gainera, Madrileko Los Chicos taldeko musikariak–. Askotariko kantuak biltzen ditu, eta country, soul nahiz rhythm and blues estiloan bustita datoz. Borobila.