Suceava

Suceava https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
Suceava
Errumaniako iparraldean, Suceava hiritik gertu, Daniil Sihastrul izeneko fraideak harrian zizelkatutako santutegia eraiki zuen. Nekazari familia batean hazi zen, eta hamasei urte bete zituenean bihurtu zen fraide San Nicolas monastegian. Kondairak dioenez, amildegi baten gainean eraiki zuen eskuz zizelkatutako santutegia, eta bertan eman zituen hogei urte baino gehiago. Jende andana gerturatzen zitzaion laguntza espiritualaren bila. Gaur egun, konderriko aldare estimatuenetakoa da, eta mundu zabaleko milaka turista gerturatzen dira erromesaldian Vitau ibaitik gertu dagoen monumentua ezagutzera.