Su ta Gar: zuzenean jo ta ke

Su Ta Gar-ek lehen zuzenekoa kaleratu berri du Gor disketxearekin. Aitor Gorosabel gitarrajole eta abeslariarekin aritu gara disko berriaz.
Noizbait heldu behar zuen Su Ta Gar-en lehen zuzenekoak...
Aspaldiko asmoa zen. "Homo sapiens" seigarren diskoa atera ondoren, argi eta garbi ikusi genuen unea heldu zitzaigula. Borxa baterijolearen istripua gertatu ez balitz, seguru asko lehenago argitaratuko genuen.
Sei disko eta maketa bat kaleratu ondoren, 80tik gora kantu zenituzten aukeran. Zein irizpideren arabera hautatu dituzue diskoko 25 abestiak?
Batetik, kontzertuetan gehien jo izan ditugun kantuak sartu nahi izan ditugu, eta bestetik jendeak gehien atsegin dituenak. Horiekin batera, gure gustuko abestiak ere aukeratu ditugu. Gure web orrian iritzia emateko aukera eman diegu jarraitzaileei, eta horrek asko lagundu digu. Jendeak "Jo ta ke" eta "Mari" eskatu ditu bereziki, baina baita "Gau iluna amaitu da" eta "Rotaflex" ere.
Zuzeneko diskoa argitaratzea etapa baten amaieratzat jotzen da beti. Zuen kasuan ere horrela al da?
Disko bakoitza etapa bat da, baina egia da zuzenekoa nolabaiteko muga dela. Hala ere, ez da hainbesterako, disko eta kontzertu bakoitza salto bat baita, eta Su Ta Garrek planak epe motz-erdira egiten baititu beti.
Lau kontzertutan grabatutako abestien bilduma da diskoa. Lan handia izan al da horiek denak zuzeneko bakarrean lotzea?
Ez da erraza izan, lehendabizi abestiak aukeratu behar ziren, eta gero kontzertuak prestatu eta grabaketa guztiak entzun behar ziren zati onenak aukeratzeko. Dena den, zailena edizioa izan da. Nahasketak eginda, kantuen arteko tarteetan, esaterako, jendearen oihuak eta kontzertuetako giroa sartzea nahiko zaila izan da. Kontzertu bakarra izan balitz errazagoa izango zen.
Azken lau urteetan zuen baterijole izandako Iban Zugarramurdik ez du aurrerantzean taldean jarraituko. Zer dela eta?
Horrelakoa da bizitza. Gure asmoa urte bukaeran bateria aldatzea zen. Orain Borxaren anaia ariko da, baina ez dakigu noiz arte.
Asgarth, Hira, Harlax... euskal heavy berria oso indartsu dabil.Talde horien artean zein atsegin duzu gehien?
Asgarth Euskadi Sariak-ek kontzertuan ikusi nituen, eta gure hasierako garaiak dakarzkidate gogora. Gure garaian heavy klasikoa besterik ez zegoen, eta guk huraxe egiten genuen. Orain korronte asko dago, eta hala ere, metal klasiko hori egiten dute. Hainbeste korronte berrirekin heavy klasiko hori maitatzea harrigarria bezain polita da.