Su ta Gar: 16 urte sutan

Hamasei urte betetzear da Su ta Gar eta "Itsasoz Beteriko Mugetan" diskoa kaleratu du. Eibartarren diskografiari so eginez gero, estudioan grabatutako zazpigarren lana dugu honakoa. Argi dago laukotea sasoi ezinhobean dela.
Zzuzeneko disko bikoitza atera eta bi urte luzez kontzertuak ematen aritu ondoren, "Itsasoz Beteriko Mugetan" lana atera berri dute eibartarrek. "Azken bi urte hauetan, Galder bateria jole berriarekin, 70 bat kontzertu eman ditugu, diskoa prestatu eta grabatzeaz gain", esan digu Xabik, Su ta Garreko gitarra jotzaileak. Diskoan, 12 abesti bildu dituzte, taldearen estilokoak. "Taldeak Su ta Gar izaten jarraitzen du, baina diskoa rockeroagoa da", dio Xabik.
Lan honetan berrikuntza handirik topatuko ez badugu ere, kantuen hitzak landuagoak dira. Mezuak berberak izanik, esateko modua aldatu egin dute, eta metaforak aurki daitezke non-nahi. "Gauzak esateko era ugari daude, eta askotan, gauzak zuzenean esan gabe, ulertu egiten dira. Lehenengo diskoan, inor ez zen idazle, baina denborarekin idazten ikasi dugu ".
Esan bezala, "Itsasoz Beteriko Mugetan" laukote eibartarrak estudioan grabatutako zazpigarren lana da, taldearen maketak bildu zituen diskoa eta zuzenekoa kontutan hartu gabe. Su ta Garren etorkizunaz galdetuta, honako dio Xabik: "Lehendabiziko lana atera aurretik, disko bat ateratzea asko zen. Orain ere hurrengoa ateratzea asko da. Gustura gabiltza, eta jarraitzaileak ditugun bitartean, aurrera egingo dugu".
Gorosabel kantariak izandako ebakuntzaren ondorioz, aurkezpen bira atzeratu behar izan dute Su ta Garrekoek, baina jada kontzertuak ematen ari dira. Boikota dela eta, Espainian egitekoak ziren hainbat kontzertu bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herrian kontzertu ugari dituzte hilabeteotan. Ez itzazu galdu!