Stuttgart zerbeza barra-barra

Stuttgart zerbeza barra-barra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/stuttgart-zerbeza-barrabarra/@@download/image/2p36-3.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Goretti Prieto
Stuttgart zerbeza barra-barra


Esan beharrik ere ez dago festa kontuetan Euskal Herria nortasun berezikoa dela oso (poteoa, txoznak...). Hartara, euskaldun baten begi arrotzak beste herrialdetako parranda ohituretan bitxikeria franko aurkitzekoak dira. Inongo zalantzarik gabe. Niri behintzat halaxe gertatu zitzaidan.
Izan ere, ez baita maiz ikusten gurean paraje hauetako zenbait ohitura. Besteak beste, hemengo trago estandarra gure betiereko zurito maitea baina bost bider handiagoa da. Harrigarria dirudien arren, ordea, zerbezak proportzionalki bost aldiz azkarrago egiten du irrist eztarrian behera, gas karboniko gutxi du eta.
Horrez gain, Alemaniako taberna zuloak Euskal Herrikoetatik nabarmen bereizten duena honako hau da: hemengo tabernetako txoko ilunetan ez da harri koskor baten inguruan jo-ta-fuego dabiltzan txiskeroen dir-dirrik ikusten. Drogak gaur egun, edozein tokitan bezela, tokia du bertako gau giroan, baina betiere diseinu eta kimika alderako joera handixeagoa dute hemen.
Dena den, zenbait gauza mundu osoko ohitura bihurtzeko bidean doaz, antza. Orrazkera eroak, ile kolore biziak, plataformak, tatuajeak eta leku pentsaezinenetan jarritako "piercing"-ak ikusgai dira nonahi.