Studio one Roots 2

Clement Coxsone Dodd, ekoizle jamaikar ezagunarekin, lortutako akordioa eta gero, Studio One diskoetxearen singleak berreskuratu ditu Soul Jazzek, eta bilduma gisa kaleratu ditu. Studio One diskoetxeari buruzko sailaren barruan, 70eko hamarkadako sustraizko reggaea jasotzen da, Studio One Roots izenpean. Disko hau sail horren barruko bigarren alea da, eta, besteak beste, Willie Williams, Al Campbell, Ken Boothe, Gladiators edo Culture taldeko abeslari nagusiaren, Joseph Hill-en, lehen grabaketak entzun ditzakegu. Soul Jazz-en disko gehienak bezala, aurkezpena ikusgarria da, eta informazio asko jasotzen duen liburuxka ere badakar. Dotore.