Storytelling (Cosas que no se olvidan) ***

Storytelling (Cosas que no se olvidan) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/storytelling-cosas-que-no-se-olvidan/@@download/image/14p52-4.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Todd Solondz. Aktoreak: Selma Blair, Paul Giamatti, Leo Fitzpatrick, John Goodman. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 87 minutu. 
14.zenbakia
Storytelling (Cosas que no se olvidan)   ***
Bi parte ezberdin ditu pelikulak. Fikzioa atalean, Vi, Marcus eta Catherine ikasleek literatura irakaslearekin duten harreman korapilotsua islatzen da. Ez Fikzioa atalean, berriz, Toby irakasle tristeak ikasle baten familiari buruz dokumental bat egitea erabakiko du. Ohiko ironia krudela darabil Happiness gordinaren zuzendariak Storytelling filmean. Ikasleen mundua aitzakia gisa hartuta, sexuaz, arrazismoaz, famaz eta gizarte burgesaren gaixotasun ezkutuez egiten du gogoeta Todd Solondzek bertan. Hala, gizarte estatubatuarraren pekatu larriak gupidarik gabe islatzen ditu, bere uztako umore garratz eta lehorraren bitartez. Belle & Sebastian-en musika ederra da, beharbada, Solondzek erretratatzen duen infernu sozial arnasgaitz horretan aurki daitekeen itxaropen zantzu bakarra.