Stomper 98 Maraboots

Alemaniatik eskola zaharra eta Frantziatik berria, biak ere saxofoi doinuz bustitako Oi! musikarekin. Paristarrek Crepuscule abesti bikaina eta Neuski-ren bertsio berri bat ekarri dizkigute, ohiko musika gordinarekin, baina saxofoiak pisu handiagoa hartuta. Alemaniarrek, berriz, 80ko hamarkadako Oi! frantziarrari egin diote omenalditxoa, Komintern Sect eta Camera Silens talde mitikoen bi bertsio eder eskainiz. Beste behin ere, UVPR zigiluaren lan bikaina, eduki beharrekoa!