Sthreeam, iPhonetik 3D-n grabatzeko

Sthreeam, iPhonetik 3D-n grabatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sthreeam-iphonetik-3dn-grabatzeko/@@download/image/20116306899Sthreeam.jpg
2012/12/13
berria
Sthreeam, iPhonetik 3D-n grabatzeko
Engineea etxearen eskutik eta Kickstarter plataformak bultzatuta heldu den Sthreeam egokigailu honi esker bigarren kamera bat gehitu dakioke iPhoneari. Zertarako? Bideoak eta argazkiak 3Dn egiteko! Sthreeam 3.2ak (34,25€) 3.2 MPko sentsorea du eta iPhone 3Getara eta 3GSetara egokitzeko diseinatu dute. Sthreeam 5a ere egin dute (47,95€), 5MPko sentsorearekin iPhone 4etarako. Biek ala biek Apple etxeak berak diseinatuak dirudite eta kolore zurian nahiz beltzean eskura daitezke. Iristear diren Android telefono mugikorren aurrekaria da, lehen saiakera.