Stewart K.O., Pattinson O.K.

Hautsak harrotu ditu Kirsten Stewartek Snow White and the Huntsman (2012) filmeko zuzendari Rupert Sandersekin izandako abenturak, eta badirudi horrek arlo profesionalean kaltetu dezakeela neskatxa. Sandersek berak zuzenduko duen jarraipenean Stewartek gorpuztutako Edurne Zuri kendu eta ehiztaria izango da orain protagonista bakarra. Engainatua izan den Robert Pattinsoni, aldiz, gauzak ezin hobe doazkio. Werner Herzogen esanetara, Arabiako Lawrence izango da Naomi Wattsek gorpuztuko duen Gertrude Bell-i buruzko Queen of the Dessert filmean.