“STEREOPROPULSION” ***

“STEREOPROPULSION” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/stereopropulsion/@@download/image/82p62acidoc.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Acido C
82.zenbakia
Musika beltzaren energiak bultzatuta datoz Acido C-ko donostiarrak. Talde sendoa dute: oinarri erritmiko indartsua, haize sekzio dotorea, eta ahotsetan, THC taldeko Aliciaren eta Evaren koroek behar bezalako estaldura eman diete kantei. Gaztelaniaz eta ingelesez abesten dute. Funk, soul eta jazzaren berrikuspenaren bideari jarraitzen diote. Poztekoa da Euskal Herrian horrelako taldeak edukitzea, baina are pozgarriagoa litzateke musika afro-amerikarra euskaraz lantzen duten taldeak sortzea eta konpromisoaren bidetik, kantetan gai sozialak jorratzea.