Stephen Hawking; astrofisikari mediatikoena

Esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu ziotenean, gehienez bi urte biziko zela esan zioten Stephen Hawking astrofisikariari. 21 urte zituen, eta doktoretza egiten zebilen Oxforden. Hawkingek baina, lanean jarraitzea erabaki zuen; gaur zendu da, 76 urterekin, eta unibertsoaren inguruko teoria garrantzitsu eta sarituenak egin ondoren.
PANTAILAKO IZARRA
1970etik aurrera astronomian espezializatu zen zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren historia laburra idatzi zuen unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Baina garaiko astrofisikari laudatuenetako bat izateaz gain, Hawking ezaguna egin da ere pantaila handian zein txikian. 2015ean bere bizitzaren inguruko The Theory of Everything filma egin zuten, eta horrekin batera, hainbat telesailetan agerraldiak egin ditu, hala nola, The Simpsons, The Big Bang Theory, Discovery Chanel, Star Trek, Late Night with Conan O'Brien, Futurama...
URTEURRENEKIN SINKRONIZATUA
Stephen Hawking 1942an jaio zen, Galileo Galileiren heriotzaren 300. urteurrenean. Gaur hil da, hilak 20, Albert Einsteinen jaiotza egun berean eta π (pi) zenbakiaren egunean. Kasualitatea?
UMOREA GALDU GABE
Hawking fisikari mediatikoa zen; ordenagailua baten bitartez hitz egitea ez zen arazoa izan bere umorea zabaltzeko. Berea da esate baterako, honako adierazpena: "Zaila da famatua izatea. Saiatzen naiz oharkabean igarotzen eguzkitako betaurreko eta txapelarekin, baina gurpildun aulkiak salatzen nau". The Simpsons eta The Big Bang Theory telesailetan egindako agerraldietan ere, umore fina zuela frogatu zuen.