Stephane Hessel: Haserretzeko aldarria

Stephane Hessel: Haserretzeko aldarria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/stephane-hessel-haserretzeko-aldarria/@@download/image/stephane_hessel_1371123537.jpg
2011/06/03
erreportajea
Testua: Gari Berasaluze
Stephane Hessel: Haserretzeko aldarria
#acampadasol #yeswecamp #catalanrevolution #acampadabcn #akanpadak eta sarean ohikoak diren antzeko hainbat eta hainbat etiketekin, munduan barrena sutautsa bezala zabaldu da, udal eta foru hauteskundeen harira, herritarren haserrea.

“
Hau ez da krisia, iruzurra baizik”, “600 euro kobratzea da biolentzia”, “ez badiguzue amets egiten uzten, ez dizuegu lo egiten utziko”, “benetako demokrazia”, “ez dugu beldurrik” eta antzeko aldarriekin, kalera atera dira milaka eta milaka lagun hauteskunde kanpainan zehar, lehenago arabiar herrietan bezala, hiriburuetako plaza esanguratsuetara.    

Stephane Hessel “opari bat egin dioten haur bat bezala” ari da leku horietara guztietara begira, bere editorearen hitzetan. Frantzian eta Europako beste zenbait herrialdetan, matxinadarako deia egiten duen bere Indignez-vous (Indigene, 2010) liburuak salmenta markak hautsi ditu. Frantzian, milioi bat ale inguru saldu ditu lehen hilabeteetan, eta beste hizkuntzetarako itzulpenak etengabe ari dira argitaratzen. Euskaraz ere irakur daiteke dagoeneko. Cenlit argitaletxearen Denonartean zigiluak plazaratuta, Inma Errearen itzulpenarekin: Haserretu zaitezte!

Erresistentziarako garaia dela dio Hesselek liburuan, eta haserretzeko arrazoiak zerrendatzen ditu, aurreko mendeko erresistentziaren lorpenak merke saldu izana leporatuz diruaren botereak erabat menderatuta duen sistema honi.
Hessel Berlinen jaio zen, 1917an, baina haurra zenetik Frantzian bizi izan da. Erresistentzian borrokatu ostean, Gestapok atxilotu zuen 1944an, eta torturatu ondoren zigor-esparruetara deportatu zuten. Hiltzera kondenatu zuten arren, bi aldiz ihes egitea lortu zuen. 1948an, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hamabi idazleetako bat izan zen, eta giza eskubideen defendatzaile ezaguna da ordudanik.

Bibliografia


• Danse avec le siècle (1997)
• Ô ma mémoire, la poésie, ma nécessité, poems (2006)
• Citoyen du monde (2008)
• Haserretu zaitezte! (Cenlit-Denonartean, 2011)