Star Wars: Episode 2. Attack of the Clones ***

Jedi zaldunak ez du sumina ezagutu behar. Ezta gorrotoa ere. Are gutxiago, maitasuna. Anakin Skywalker gaztea, ordea, sentimenduen gatibu erori da. Padme Amidala erreginarekin maitemindu delako. Gorrotoaren esklabu bihurtu delako. Pasioak, jelosiak eta arrenkurak Indar Ilunaren erresuma lazgarrira erakarri dute. Darth Vader zitalaren itzala luzeegia baita. Akzioa, punta-puntako efektu bereziak, abentura, drama eta maitasuna uztartzen ditu Lucas maisuak Star Wars: Episode II. Attack of the Clones entretenigarrian. Gidoia erdipurdikoa bada ere, abenturazko film txukuna da Attack of the Clones. Erromantizismoaren zama handiegia da, ordea. Hala eta guztiz ere, denborapasa atsegina da.