SSIFF, Donostiako Zinemaldiaren irudi garbiketa

SSIFF, Donostiako Zinemaldiaren irudi garbiketa Zinema jaialdiak marka ofizial berria aurkeztu du; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ssiff-donostiako-zinemaldiaren-irudi-garbiketa/@@download/image/1525382986_content.jpg
2018/05/07
berria
Zinema jaialdiak marka ofizial berria aurkeztu du; zer iruditzen zaizue?
SSIFF, Donostiako Zinemaldiaren irudi garbiketa

 

Donostia Zinemaldiak aurpegi garbiketa egin du, eta bere marka ofiziala erabat aldatu du; hala, hemendik aurrera nazioartean ez da Zinemaldia hitza irakurriko, ez ohiko maskorraren logoa ikusiko; horren ordez, SSIFF (San Sebastian International Film Festival) siglak ikusiko dira. Antolatzaileen arabera, irudi soilagoa eta garbiagoa emateko beharra ikusten zuten, baina sare sozialetan aurkako hainbat iritzi azaldu dira. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?

Agur Zinemaldia, hello SSIFF.
Paleto aurpegiz egiten dugu atzera, baina hey, Helvetica tipografiak lagunduta.https://t.co/ewLdvn6Mxt pic.twitter.com/g323h26qlk

— Ander Gortazar (@derzu_uzala) 3 de mayo de 2018

 

Bilbao Exposition Center, Basque Culinary Center, Itzulia Basque Country, orain SSIFF (Zinemaldia). Azalduko dit inorrek zentzugabekeria hau?#galderaserioa

— H Aldur (@h_aldur) 5 de mayo de 2018

 

 

Esaten duena da SSIFF akronimoa nazioarteko merkatuarentzako apostua dela. Horrek ez du esan nahi Zinemaldia terminoa alboratuko dutenik. @sansebastianfes-ek, gainera, ez du hori egiteko inongo borondaterik.

— Harri X. Fernandez (@Harrifernandez) 4 de mayo de 2018

Zure artikuluan ez da ez bata ez bestea esaten. Pentsatzekoa da, euskarri gehienetan SSIFF nabarmentzen bada, pixkanaka Zinemaldia izena bigarren planoan geldituko dela.

— Lander Arretxea (@larretxea) 4 de mayo de 2018

Mostra, Berlinale.
Guk, SSIFF. pic.twitter.com/hEZHbJAmRY

— Ander Gortazar (@derzu_uzala) 3 de mayo de 2018