Spotify-ek kontzertu sarrerak salduko ditu

Spotify-ek kontzertu sarrerak salduko ditu Streaming plataforma ezagunak Ticketmaster eta ikus-entzunezko ekitaldietarako txartelak saltzen dituzten beste erakundeekin elkarlanean kontzertu sarrerak salduko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spotify-ek-kontzertu-sarrerak-salduko-ditu/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/08/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Streaming plataforma ezagunak Ticketmaster eta ikus-entzunezko ekitaldietarako txartelak saltzen dituzten beste erakundeekin elkarlanean kontzertu sarrerak salduko ditu.
Spotify-ek kontzertu sarrerak salduko ditu

Laster Spotify-en musika entzuteaz gain, zure gustuko talde edo artistaren kontzertu sarrerak erosteko aukera izango duzu. Funtzio hau lehendik ere eskuragarri bazegoen ere, modu nabarmenean eboluzionatu du azkenaldian, streaming plataforma ezagunaren diru-sarrerak hazteko xedez. 

Orain arte, artista baten sarrera erosi nahi zuenari Spotify-ek esteka bat eskaintzen zion e-commerce-rea. Bertan daude Ticketmaster, DICE edo Songkick bezalako erakundeak. Orain ordea, Spotify-etik atera gabe sarrerak eskuratzeko aukera eskainiko du.

Honela, streaming plataformak iragarri du tickets.spotify.com esteka jada indarrean dagoela. Bertan artista ezeberdinen ekitaldiak iragartzen dira eta bertatik kontzertu horietarako sarrerak eskuratu litezke. 

Oraingoz, ordea, Spotify Tickets-ek artista gutxi batzuen sarrerak saltzen ditu (Limbeck, Annie DiRusso, Dirty Honey, Crows, TOKiMONSTA, Four Year Strong eta Osees), baina espero du laster artista gehiagorekin akordioak sinatzea. Oraingoz gainera, kontzertu sarreren aukera ez da Spotify-eko artisten profilean agertzen. 

Ticketmaster erakundeak TikTok plataformarekin ere akordioa lortu du eta sare sozial honen bitartez erabiltzaileek sarrerak eskuratu ahal izango dituzte.