SportJam Skate Festival´09, Irunen

SportJam Skate Festival´09 Europako skate txapelketa izango da datorren asteburuan (hilaren 19an eta 20an) Irungo Ficoban. Aurtengoa laugarren urtea da eta, aurrekoetan bezalaxe, lehiaketaz gain, uneko taula, arropa, material eta osagarri onenak bertako standetan aurkeztuko dituzte marka ezagunenek. Antolatzaileek 150 patinatzaile (momentuko onenak) eta 9.000 bisitari erakartzea espero dute.
Skateboard egiteko zoru ezin hobea duen 2.000 metro koadroko pabilioi estalia du Ficobak, eta horrexegatik aukeratu dute Sportjam Skate Festival´09 Europako skate txapelketa laugarren urtez antolatzeko. Irailaren 19an eta 20an izango da, beraz, Irunen.
Street (larunbatean) eta mini-ramp (igandean) aldaerak izango dira aurten nagusi eta Espainiatik, Frantziatik, Italiatik, Brasildik nahiz Portugaldik hurbildutako 150 patinatzaile baino gehiago lehiatuko dira bertako instalazioetan, 100 eta 2.000 euro bitarteko sariak eskuratu nahian. Dena dela, jaialdiak beti uztartu nahi izan ditu norgehiagoka profesionala amateur mailakoarekin eta, horrenbestez, izen-ematea zabalik da parte hartu nahi duen ororentzat. Gainera, txapelketan lehiatu gabe skatean aritu nahi dutenentzat gune irekiak ere moldatuko dituzte.
Harmailak zabalagoak izango dira aurten, antolatzaileek 9.000 bisitariren etorrera espero baitute. Standen gunea ere ez da faltako, eta hurbiltzen diren zaleek bertan topatuko dituzte marka onenen eskaintza eta produktu erakargarrienak: taulak, arropak eta osagarriak.